IKASLEEK ESKOLAKO FORO BATEAN
PARTE HARTU DUTE, UDALETXEAN EGINGO DUGUN TOPAKETA PRESTATZEKO
Martxoaren 29an, 2022-2023 ikasturteko Eskolako Foroa
egin zen Basauriko Pozokoetxe gizarte-etxean.
Topaketaren helburu nagusia Udal Foroan aurkeztu
beharreko konpromisoak eta proposamenak lantzea izan zen. Gainera, ikasturte
honetan, berrikuntza gisa, ikuspegi eraldatzailea duen ekintza bat adostu behar
izan dute, beraiek antolatu eta abian jarri beharko dutena.
Saioa sarrera eta aurkezpen batekin hasi zen, jarduera
testuinguruan jartzeko. Ondoren, energia zer den gogoratzeko dinamika bat egin
zen. Parte-hartzaile bakoitzak gaiarekin lotutako hitz bat idatzi zuen post-it
batean. Hitz horiekin guztiekin, eta jarduera interaktibo baten bidez,
horma-irudi bat sortu zen.
Ondoren, talde txikietan, ibilbideak eta jardunaldi
teknikoak egitean ateratako ondorioak gogorarazi zituzten, ondorio horiek
kontuan hartuta, konpromiso batzuk hartzeko eta udal-ordezkariei zuzendutako
hobekuntza-proposamen batzuk adosteko.
Amaitzeko, datorren ikasturtean ikastetxe guztien artean ekintza bat antolatu eta martxan jarri beharko dutela azaldu zen. Ekintza horrek eragin positiboa izan beharko du udalerrian. Horregatik, talde bakoitzak ekintza bat proposatu eta bateratu egin zen. Ondoren, ekintza bakoitzaren bideragarritasuna aztertu zen, eragina, kostu ekonomikoa, beharrezko baliabideak eta abar kontuan hartuta. Baldintzak hobekien betetzen zituzten proposamenen artean, ekintza aukeratzeko bozketa bat egin zen.
EL ALUMNADO PARTICIPA EN UN FORO
ESCOLAR PARA PREPARAR EL ENCUENTRO EN EL AYUNTAMIENTO
El 29 de marzo se
celebró en el centro cívico Pozokoetxe de Basauri el Foro Escolar de este curso
2022-2023.
El objetivo principal
de este encuentro, fue a trabajar los compromisos y propuestas a presentar en
el Foro Municipal. Además, este curso, como novedad, han tenido que acordar una
acción con visión transformadora que tendrán que organizar y poner en marcha
ellos mismos.
La sesión comenzó
con una introducción y una presentación para contextualizar la actividad. A
continuación, se hizo una dinámica para recordar qué es la energía. Cada participante,
escribió en un post-it una palabra relacionada con el tema. Con todas esas palabras
y, a través de una actividad interactiva, se creó un póster-mural.
Seguidamente, en
grupos pequeños recordaron las conclusiones obtenidas de la realización de los
itinerarios y de las jornadas técnicas, para, teniendo en cuenta esas conclusiones
adquirir unos compromisos y acordar unas propuestas de mejora dirigidas a los
representantes municipales.
Para finalizar, se explicó que, el curso que viene, el alumnado tendrá que organizar y poner en marcha una acción entre todos los centros escolares. Esa acción deberá tener un impacto positivo en el municipio. Por eso, cada grupo propuso una acción y se puso en común. Después, se valoró cada acción haciendo un análisis de su viabilidad teniendo en cuenta el impacto, el coste económico, los recursos necesarios, etc. Entre las propuestas que mejor cumplían los requisitos, se hizo una votación para elegir la acción.
Comentarios
Publicar un comentario