ESKOLAKO AGENDA 2030RAREN IKASTURTE BERRIA HASI DA Ikasturtea hasi da eta, horrekin batera, Eskolako 2030 Agenda ere abian jarri da. Iaz programaren prozesu berri bat hasi zen, 2023-2024 ikasturte honetan islatuko diren berrikuntza askorekin. Aurten, berrikuntza gisa, esku hartzeko plana burutzeari ekingo diogu esklusiboki, eta ikasleek udalerrian eta herritarrengan eragin positiboa izango duen ekintza eraldatzailea antolatzeko eta abian jartzeko ardura izango dute. Horrela, herritarrak sentsibilizatzeko lana egingo dute, pertsonek ingurunearekin duten harremanean aldaketa bultzatuz, gizartearekiko eta gure planetarekiko errespetu handiagoa izan dezaten. Blog honen bidez, prozesuan zehar gertatzen diren aurrerapen guztiak ikusi ahal izango dira. Beraz, Eskolako Agenda 2030ari buruzko informazio guztiaren berri izateko bloga bisitatzera animatzen zaituztegu. COMIENZA UN NUEVO CURSO DE AGENDA 2030 ESCOLAR El curso escolar ha comenzado y, con él, la Agenda 2030 Escolar...
Comentarios
Publicar un comentario