Hona hemen Uribarri BHI-ko ikasleek Udal Fororako prestatu zuten bertsoa. Polita benetan!

Aquí tenemos el bertso que hizo el alumnado de Uribarri BHI para el Foro Municipal. ¡Realmente bonito!

5. edukiontzia

Udaletxean kutxa
eskatzean doan,
giltza erabilita
kontainer ondoan.
Patatazko poltsetan
konposta giroan,
edukiontziak daude
Basauri osoan.

Edukiontzi marroi
patatazko zaku,
guztiok egin behar
dugu birziklatu.
Haragi ta arraina ez,
berdurak pilatu,
janaria desegin,
konposta eratu.

Agenda hogeitabat
guk nola daukagun
guztiok elkarrekin
ea ikasten dugun.
Konposta egitean
landareak txukun
Basauri hobetzeko
birzikla dezagun.

Itzela da Basaurin
dugun kutsadura,
gauza denak botatzen
ditugu lurrera.
Basauritar guztiok
txerriak al gara?
Gure konpromisoa
birziklatzea da.

Comentarios

Entradas populares de este blog

AZUKRERIK GABEKO ETXEKO MERMELADA! / ¡MERMELADA CASERA SIN AZÚCAR!