Gazteak dira CO2 isurketa gehien produzitzen dutenak // Las personas jóvenes son las que más emisiones de CO2 producen
Duela gutxi argitaratutako
ikerketa baten arabera, 25-35 urtetako gazteek eragiten dituzte CO2
isurketa gehien. Adin horretako pertsonek batzuetan ingurumenarentzat kaltegarriak
diren hainbat ohitura izaten dituzte, esaterako: autoa gehiegi erabiltzea
(bakarrik bidaiatuz gainera), teknologia asko kontsumitzea, hegazkinez
bidaiatzea etab. Bestalde, 25 urtetik beherako gazteak izango dira gutxien
kutsatzen dutenak. Izan ere, kasu honetan garraio publikoa sarriago erabili ohi
dute.
Honen aurrean, beti ere ikerketa
honen arabera, pertsona gazteak prest agertzen dira kutsaduraren aurrean
neurriak hartzeko, trafikoaren erregulazioan adibidez.
Eskolako Agenda 21-en oso ondo
dakigu hirietako kutsadura zein kaltegarria den guretzat. Horren aurrean, argi
daukagu egunerokotasuneko keinu txikiek garrantzi handia har dezaketela. Beraz,
ekin diezaiogun gure aztarna murrizteari!
Según un estudio publicado recientemente, las personas jóvenes de entre 25-35 años son las que generan más emisiones de CO2. Las personas de esa edad a veces tienen costumbres perjudiciales para el medio ambiente, por ejemplo: utilizar el coche en exceso (viajando en solitario además), consumir mucha tecnología, viajar a menudo en avión etc. Por el contrario, las personas menores de 25 años son las que menos contaminan. Entre otras cosas, este colectivo utiliza el transporte público más a menudo.
Frente a esto,
siempre según este estudio, las personas jóvenes se muestran a favor de tomar
medidas para reducir la contaminación, como la regulación del tráfico.
En Agenda 21
Escolar sabemos muy bien lo perjudicial que es la contaminación de las ciudades
para nuestra salud. En este sentido, tenemos claro que los pequeños gestos
cotidianos pueden ser muy importantes. Por lo tanto, ¡comencemos a reducir
nuestra huella!

Comentarios
Publicar un comentario