Basaurin be bagara! Euskarazko liburu trukea
Tronparik gabeko elefanterik imajinatu ahal duzu? Eta, mamurik gabeko gaztelurik? Ezinezkoa, ezta?
Liburuak, elefanteak tronpa eta gazteluak mamua bezalaxe, irakurleak behar ditu. Apaletan, ahaztuta, aspaldian irakurri zenuen liburu horrek bizi berri bat behar du. Aska ezazu! Har ezazu parte, abenduaren 2an, “eskutik eskura “ euskarazko liburu trukean. “Basaurin be bagara “ lelopean Basauriko euskaldunek zita eguna dugu Solobarria plazan. Bertan, beste gauza askoren artean, liburuak trukatzeko gunea izango dugu.
Trukean parte hartu nahi duzu? zer egin dezakezu?
* Plazan agertu zure liburuekin eta truke zuzena egin topatzen dituzun lagunekin. Bertan ere mahai bat izango duzu, liburuz beteta, gustukoa aukeratzeko eta zurea uzteko.
* Trukatu nahi dituzun liburuak eskolara eraman 28a baino lehen. Eskolan batu egingo dira eta, abenduaren 2an Solobarrian izango ditugu trukatzeko.
*Eskolan utzitako liburuen truke agiri bat emango dizute plazan beste libururen bat hartzeko. Liburu bat hartu ahal izateko beharrezkoa da beste bat uztea edo aipatutako agiria aurkeztea. Liburuak soberan gelditzekotan hurrengo truke saio baterako gorde egingo dira.
SAGARRAK – Ekologistak Martxan

Comentarios
Publicar un comentario