BASAURIKO IKASLEEK JARDUNALDI TEKNIKOAN PARTE HARTU DUTE Otsailaren 22an, Eskolako Agenda 2030ean parte hartzen duten eta jasangarritasunaren alde lan egiten duten Basauriko ikastetxeek Basozelaiko gizarte etxean antolatu zen jardunaldi teknikora joateko aukera izan zuten, aurtengo gaian sakontzeko. Jardunaldia bi saiotan banatu zen. Lehenengoan, lehen hezkuntzako ikasleek parte hartu zuten, eta energia, energia-moduak eta iturri motak zer diren hobeto ulertzeko aukera izan zuten. Gainera, kontsumo arduratsu bat egitearen garrantzia azpimarratu zen, energia-krisiaren aurkako neurri eraginkorrago gisa. Bestalde, Izaro Abaroak, hitzaldiaren hizlariak, energiarik eza gehien pairatzen duten pertsonen inguruan hausnartu zuen ikasleekin, baita energiarako sarbidea ez duten pertsonen egunerokotasuna nolakoa den ere. Bigarren saioan, DBHko ikasleei zuzenduta, Bernardo Martín Enkarterrin, parke eolikorik ez! plataformako kideak parke eolikoek ingurune naturalean duten inpaktuan o...
Comentarios
Publicar un comentario