JARDUNALDI TEKNIKOA JORNADA TÉCNICA
Aurtengo ikasturtea martxan jarri zenetik, Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten ikasleak buru-belarri ibili dira gure herriko elikaduraren egoera eta gure ekintzek zer nolako eragina duten ingurumenean aztertzen
Ilusio handiz eta gaian sakontzeko asmoarekin, joan den asteazkenean, martxoak 7, ikastetxe ezberdinen ordezkariak Basozelaiko kultura etxera hurbildu ziren jardunaldi teknikoa egiteko.
Gazteenek elikadura eta biodibertsitateari buruzko hitzaldi polit batean gogo handiz parte hartu zuten. Lurraren, landareen, animalien eta gizakion osasuna lotuta dagoela, eta Lurra gaixotzen badugu, beste guztia ere gaixotuko dela ikasi zuten.
Nagusienen jakintza handitzeko Mikel Comenzanarekin, Orduñako baserritarra egon ginen. Berak gaur egungo elikaduraren egoera ulertzeko gakoak azaldu zizkien, eta guztiontzat elikadura osasuntsu eta arduratsua lortzeko borrokatzera animatu zituen ere.
Laster, ikasturte osoan zehar egindako lana amankomunean jartzeko eta konpromiso eta proposamenak adosteko berriro ere elkartuko dira eta maiatzaren 9an aukeratutako konpromiso eta proposamenak udal foroan alkatesari aurkeztuko dizkiete.

Comentarios
Publicar un comentario