Entradas

Imagen
  BASAURIKO IKASTETXETAKO 30 IKASLE ESKOLAKO AGENDA 2030 PROGRAMAKO UDAL FOROAN BATU DIRA Maiatzaren 28an, Basauriko ikastetxeetako 30 ikasle bildu ziren Eskolako Agenda 2030aren Udal Foroan parte hartzeko. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egon aurretik, ikasleak bildu egin ziren ekintza eraldatzailea antolatzeko prozesua nolakoa izan den baloratzeko eta Udal Foroa prestatzeko. Azken hilabeteetan lanean aritu diren ekintza merkatu solidario bat antolatzea izan da, behar duten pertsonei laguntzeko dirua lortzeko. Jarraian, udaletxera joan ziren   eta, han, zain zituzten Asier Iragorri alkatea, Irene García Ingurumen eta Lankidetza zinegotzia eta Marta Santamaría Ingurumen teknikaria. Ikasleek azaldu zuten zer esperientzia izan duten ekintza eraldatzailea antolatzen eta abian jartzen, eta zer zailtasun izan dituzten prozesuan zehar. Gainera, une bakoitzean nola sentitu diren eta zer ikaskuntza lortu dituzten azaldu zuten. Ikasleek aitortu zuten, bidean ahalegina eta zai...
Imagen
  BASAURIKO IKASLEEK JARDUNALDI TEKNIKOAN PARTE HARTU DUTE Apirilaren 24an, Eskolako Agenda 2030ean parte hartzen duten eta jasangarritasunaren alde lan egiten duten Basauriko ikastetxeek Basozelaiko gizarte etxean antolatu zen jardunaldi teknikora joateko aukera izan zuten. Jardunaldiaren lehen zatian Solabarria plazan jarriko den merkatu solidarioa, ikasleek azken hilabeteetan antolatu dutena, azken xehetasunak adostu ziren. Merkatua, maiatzaren 7an izango da 10:00etatik 13:00etara. Jarduera hau aurreko ikasturtean, ekosozial ikuspuntutik, energiari buruz egindako lanaren eta hausnarketaren ondoren sortu zen. Ikasketa eta zerbitzu proiektu bat da; izan ere, hura antolatuz eta abian jarriz, ezagutzak eskuratzen ari dira, eta, gainera, komunitateari zerbitzu bat eskaintzen diote. Merkatuan bildutako dirua beharra duten pertsonei laguntzeko lan egiten duen elkarte batera bideratuko da. Ondoren, Irati Elordui Bizkaia Gara elkarteko kideak ekintzara pasatzearen garrantziaz hit...
Imagen
  IKASLEAK BIGARREN ESKUKO MERKATU SOLIDARIO BAT  ANTOLATZEN  ARI DIRA Herriko ikastetxeetako ikasleak bigarren eskuko azoka solidario bat antolatzen ari dira. Merkatu honetara hurbiltzen den jendeak objektu ezberdinak erosteko aukera izango du eta, gainera, pobrezia energetikoari buruzko informazio eta sentsibilizazio gune bat aurkituko du. Jarduera hau aurreko ikasturtean, ekosozial ikuspuntutik, energiari buruz egindako lanaren eta hausnarketaren ondoren sortu zen. Ikasketa eta zerbitzu proiektu bat da; izan ere, hura antolatuz eta abian jarriz, ezagutzak eskuratzen ari dira, eta, gainera, komunitateari zerbitzu bat eskaintzen diote. Merkatuan bildutako dirua beharra duten pertsonei laguntzeko lan egiten duen elkarte batera bideratuko da. Azoka maiatzaren 7an egingo da Solabarria plazako karpan goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara, gutxi gorabehera. EL ALUMNADO ESTÁ ORGANIZANDO UN MERCADO DE SEGUNDA  MANO SOLIDARIO El alumnado de los centros escolares de...
  BASAURIKO IKASLEAK LASTER HASIKO DIRA EKINTZA ERALDATZAILEA ANTOLATZEN Laster, Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten Basauriko ikastetxeetako ikasleek hainbat tailer hasiko dituzte, ikasturte honetan egingo duten ekintza eraldatzailea antolatzeko. Ekintza honen helburua da bere ingurunean eragin positiboa sortzea eta ikasleen parte-hartze aktiboa sustatzea. Ikaskuntza eta komunitateari zerbitzua emateko proiektutzat har daitekeen ekimen honen plangintzaren eta abiaraztearen bidez, ikasleek ezagutzak lortuko dituzte komunitatearen onuran laguntzen duten bitartean. Aurreikuspenen arabera, jarduera maiatzerako dago programatuta. Hala ere, xehetasun espezifikoak aurrerago jakinaraziko dira, ikasleek antolaketa-zereginetan aurrera egin ahala eta tokiari, egunari, orduari eta abarri buruzko erabakiak hartu ahala. Gainera, ekintza eraldatzailea berriz definituko da, eta, beraz, ez da zabalduko behin betikoa izan arte. EL ALUMNADO DE BASAURI COMENZARÁ PRÓXIMAMENTE CON LA...
Imagen
  URTARRILAK 26. INGURUMEN HEZKUNTZAREN MUNDUKO EGUNA Gaur, urtarrilak 26, Ingurumen Hezkuntzaren Munduko Eguna da. ZORIONAK!!! 26 DE ENERO. DÍA MUNDIAL DE LA EDUCACIÓN AMBIENTAL Gaur, urtarrilak 26, Ingurumen Hezkuntzaren Munduko Eguna da. ZORIONAK!!!
Imagen
  “GABONAK ARDURATSUAK: KONTZIENTZIAZ OSPATZEN ” Gabonetako denboraldia, alaitasun garaia eta familia bilerak ere kontsumoak nabarmen gora egin ohi du, eta horrek ingurumen-inpaktu negatiboari laguntzen dio. Hala ere, gure ospakizunak une jasangarriago bihur ditzakegu jai hauen magiari uko egin gabe, jarraian zurekin partekatzen ditugun aholku batzuei jarraituz. Opariak helburuekin: esperientzia esanguratsuak edo tokiko eta artisautzako produktuak oparitzea. Opari horiek ingurumena errespetatzeaz gain, familia eta adiskidetasun harremanak indartzen dituzte. Bigarren eskuko opariak: bigarren eskuko objektuak oparitzeko aukera baloratu. Erabiltzen ez dituzunetatik, baina beste pertsona bat liluratu lezakeenetatik, vintage dendetan bakarrik aurkitzen diren altxor paregabeetaraino. Opari hauek desberdinak izateaz gain, gure planetarekin lagunkoiak ere badira. Bilgarri originalak: Bilgarri originalak eta bakarrak sortu berrerabilitako materialak erabiliz edo bilgarri iraunkorrak auke...
  ESKOLAKO AGENDA 2030RAREN IKASTURTE BERRIA HASI DA Ikasturtea hasi da eta, horrekin batera, Eskolako 2030 Agenda ere abian jarri da. Iaz programaren prozesu berri bat hasi zen, 2023-2024 ikasturte honetan islatuko diren berrikuntza askorekin. Aurten, berrikuntza gisa, esku hartzeko plana burutzeari ekingo diogu esklusiboki, eta ikasleek udalerrian eta herritarrengan eragin positiboa izango duen ekintza eraldatzailea antolatzeko eta abian jartzeko ardura izango dute. Horrela, herritarrak sentsibilizatzeko lana egingo dute, pertsonek ingurunearekin duten harremanean aldaketa bultzatuz, gizartearekiko eta gure planetarekiko errespetu handiagoa izan dezaten. Blog honen bidez, prozesuan zehar gertatzen diren aurrerapen guztiak ikusi ahal izango dira. Beraz, Eskolako Agenda 2030ari buruzko informazio guztiaren berri izateko bloga bisitatzera animatzen zaituztegu. COMIENZA UN NUEVO CURSO DE AGENDA 2030 ESCOLAR El curso escolar ha comenzado y, con él, la Agenda 2030 Escolar...