
BASAURIKO IKASTETXETAKO 30 IKASLE ESKOLAKO AGENDA 2030 PROGRAMAKO UDAL FOROAN BATU DIRA Maiatzaren 28an, Basauriko ikastetxeetako 30 ikasle bildu ziren Eskolako Agenda 2030aren Udal Foroan parte hartzeko. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egon aurretik, ikasleak bildu egin ziren ekintza eraldatzailea antolatzeko prozesua nolakoa izan den baloratzeko eta Udal Foroa prestatzeko. Azken hilabeteetan lanean aritu diren ekintza merkatu solidario bat antolatzea izan da, behar duten pertsonei laguntzeko dirua lortzeko. Jarraian, udaletxera joan ziren eta, han, zain zituzten Asier Iragorri alkatea, Irene García Ingurumen eta Lankidetza zinegotzia eta Marta Santamaría Ingurumen teknikaria. Ikasleek azaldu zuten zer esperientzia izan duten ekintza eraldatzailea antolatzen eta abian jartzen, eta zer zailtasun izan dituzten prozesuan zehar. Gainera, une bakoitzean nola sentitu diren eta zer ikaskuntza lortu dituzten azaldu zuten. Ikasleek aitortu zuten, bidean ahalegina eta zai...